Haurtzaro Ikastolako ikasleak, sarituak

Haurtzaroko bost gazteak ziurtagiria jasotzeko prest. /  BASTEROBERRI
Haurtzaroko bost gazteak ziurtagiria jasotzeko prest. / BASTEROBERRI

GOIZARIN OIARTZUN.

Jakiunde Fundazioak sortutako Jakin-mina egitasmoak aurten zazpigarren urtea bete du. Hasieratik Haurtzaro Ikastolak Zientzia Teknologia eta Gizarte gaietan sakontzeko DBH eta DBHOgo ikasleei eskainitako ekimenarekin bat eginez, ikasleek kuriositate zientifikoa areagotu zezaten animatu izan ditu. Eta, aurten ere, DBH-4. mailako ikasleek EHUko Unibertsitatean eskaini dizkieten hitzaldietan parte hartu dute.

Gipuzkoako Ahaldun Nagusia den Markel Olanok, 'Jakin-mina 2018-2019' egitasmoko itxiera hitzaldian harrera egin zien. Lehenik, Jakin-mina ziurtagiriak banatu zituen Haurtzaro Ikastolako DBH-4.mailako Irati Barron, June Zapirain, Lander Agudo, Maialen Oiartzabal eta Kattalin Doxagarat ikasleei.

Hitzaldia amaitu eta gero, Ahaldun Nagusiak berak Diputazioko areto historikoak erakutsi zizkien bertaratutako ikasle eta irakasleei, bisita gidatu zeharo berezia eskainiz. Jakin-mina egitasmoak hiru ziklo ditu Gipuzkoan. Horietako bi UPV/EHUko Joxe Mari Korta ikergunean eskaintzen dira, Donostian, eta hirugarrena Mondragon Unibertsitateko Goi-Eskola Politeknikoan Arrasaten.

Ziklo bakoitzak bost hitzaldi ditu eta ikasleek izena ematen duten zikloko 5 hitzaldietatik, gutxienez 4 hitzaldietara joan behar izaten dute ziurtagiria lortzeko.