Haurtzaro ikastolako bi ikasle sarituak xanistebanetako kartel lehiaketan

Haurtzaro ikastolako bi ikasle sarituak xanistebanetako kartel lehiaketan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Ikasturte amaieran, albiste pozgarria jaso dute Haurtzaro Ikastolan. «Uda sartu berritan jakin dugu bigarren urtez jarraian, ikastolako bi ikasle Xanistebanetako kartel lehiaketan sarituak izan direla», adierazi du Aritz Gonzalez ikastolako zuzendariak. Guztira 27 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Saioa Iñarra eta Janire Perurena DBH 2.mailako ikasleek 100TZE Sormen Espazioko beka saria irabazi dute. «Plastika eta Ikusiezkoen Hezkuntza arloan landu eta azken hiruhilekoan buru-belarri aritu dira Xanistebanetako kartel lehiaketara aurkezteko lanetan. Egindako lanak fruitua eman du eta horren lekukoa da saria», gaineratu du.

«Iaz Josu Zabala eta Ander Irazokik jaso zuten sari bera eta aurtengoan Saioa Iñarra eta Janire Perurenak jasoko dute. Xanistebanetako jaiak hasi aurretik izango da saria jasotzeko eguna eta urtekarian beraien kartela argitaratzeaz gain, urtebeteko beka jasoko dute 100TZE Sormen Espazioan formatzen jarraitzeko», zehaztu du. Zorionak eta bejondeizuela Saioa eta Janire!

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos