Borrar
Eskuinean, Mattin Etxebeste saria eskuetan duela.
Haurtzaro dantza taldeko Mattin Etxebeste hirugarren Villabonako txapelketan

Haurtzaro dantza taldeko Mattin Etxebeste hirugarren Villabonako txapelketan

GOIZARIN

Sábado, 9 de febrero 2019, 01:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den igandean, Villabonako Gurea antzokian Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak eta Oinkari Dantza taldeak antolatutako I. Gipuzkoako Aurresku Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu zen. Aurtengo txapelketaren berritasuna izan da lehenengoz neskak eta mutilak txapelketa berean lehiatu direla.

Saio horretan Haurtzaro Dantza taldeko Mattin Etxebeste Sanzberro hirugarren sailkatu zen, D kategorian (14-15 urte). Etxebeste gaztea lan bikaina egiten ari da txapelketan. Izan ere, lehen saria irabazi zuen lehen kanporaketan.

Igandeko txapelketan, Uxue Mitxelena, Manex Elgeta eta Irati Arsuaga dantzari oiartzuarrek ere parte hartu zuten, B sailean (10-13 urte).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios