Haurtzaro Dantza Taldeko Mattin Etxebeste txapeldun Legazpin

Ezkerrean, Mattin Etxebeste dantzaria saria eskuetan duela. /  DV
Ezkerrean, Mattin Etxebeste dantzaria saria eskuetan duela. / DV

GOIZARIN OIARTZUN.

Pasa den larunbatean, Legazpiko Latxartegi aretoan Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dan-tza taldeak antolatutako I. Gipuz-koako Aurresku Txapelketaren lehenengo kanporaketa jokatu zen. Aurtengo txapelketaren berritasuna izan da lehenengoz neskak eta mutilak txapelketa berean lehiatu direla.

Saio horretan Haurtzaro Dantza taldeko Mattin Etxebeste Sanzberrok irabazi zuen, D kategorian (14-15 urte). B sailean (10-13 urte), berriz, Uxue Muñoa dantzari oiartzuarrak bigarren saria eskuratu zuen.