Borrar
Primerako giroan ospatu zuten pasa den igandean Urmendi Haur-Eskolaren Eguna. ARGAZKIAK GOIZARIN
Oiartzun

Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldiarekin hasiko da Ikastolaren Eguna

GOIZARIN

Ostirala, 3 ekaina 2022, 00:01

Comenta

Azken bi urteko etenaren ostean, Ikastolaren Eguna sekulako egitarauarekin dator atzera. Ospakizunak behar bezala hasteko, bihar arratsaldeko 18:00etan Haurtzaro dantza taldeak emanaldi bikaina eskainiko du Ikastolako frontoian. Mimo handiz prestatutako saioan urte osoan zehar ikasitako guztia oholtzaren gainean jarriko dute Haurtzaroko dantzariek.

Eta festak igandean izango du jarraipena. Goizeko 8:30ean hasiko dira ekitaldiak ikastolan, etxafuegoekin. Segidan Ginkana izango da ikasleentzat. Hasiera bizikleta gainean emango diote eta bide bat osatuko dute proba ezberdinak osatuz: tirolina, jolasak eta erreka jaistea, besteak beste. Gero, 11:15ean eskolaz kanpoko ekintzen emanaldia edo erakustaldia iragarri dute.

DBH 4. ikasleen agurra

Eguerdiko 12:00etan, urteroko unerik garrantzitsuena izango da: Ekitaldi ofiziala. Saio horri Lehendakariak emango dio hasiera, Iñaki Uzkudun jaunak hain zuzen. Gero, Eskuttun taldeari esker oneko eskaintza egingo zaio, urtean zehar euskararen normalizazioaren alde egindako lanarengatik. Jarraian, Ginkanako irabazleei sari banaketa, eta DBH-4ko ikasleen agurra. Azken hori, urteroko unerik hunkigarriena izaten da. Goizeko egitaraua amaitzeko, ikastolako eskolaz kanpoko ekintzen erakusketaren jarraipena izango da segidan.

Eta 13:30ean, Ikastolako pilota plazan, urtero bezala, bazkari herrikoia nahi duen guztiarentzat, lehendabizi ttikientzat, beranduago helduentzat. DBH 3. mailako ikasleek prestatutako saskien zozketa eta bingoa izango dira segidan. Karaokea ere izango da tartean.

Pailazoak eta puzgarriak

Arratsaldez ere bada zerekin entretenitua eta zerekin gozatua. Gaztelu puzgarriak eta haurren tailerrak ez dira faltako. Kiki eta Moko pailazoek ere ez dute huts egingo, ttikien gozamenerako. Azkenik, dantza modernoko taldeen emanaldia eta zunba saioa iragarri dituzte. Eta bukaera emateko, buruhandiak izango dira korrika saioak egiteko.

Egun guztian zehar, taberna zerbitzua ere izango da, DBH-3ko tutoreek eta gurasoek antolatua eta gidatua.

Urmendi

Primerako giroan ospatu zuten pasa den igandean Urmendi Haur-Eskolaren Eguna, Maria Garaiar plazan. Eguraldia bikaina lagun, Haur Eskola osatzen duen familia elkartu zen: hezitzaile, sukaldari, guraso, aiton-amon, ikasle, zein herritar.

«Betiko moduan giro sano eta politean pasa genuen goiza! Festa haur ttikiengan pentsatua dago eta protagonistak haiek izan ziren igandean ere», adierazi du Ibintza Iragorri Urmendiko zuzendariak. «Eta haien neurrira antolatutako txokoetan sortze lanetan jardun zuten, arituz, jolastuz eta gozatuz: artelan txokoan; talo txokoan; goxo txokoan; fruta txokoan; zuzeneko musikarekin dantzan, aurpegiak margotu eta photokolean botoi gorriari zapalduz argazkiak ateratzen... Zoragarri!», gaineratu du.

Eta aurten ere guraso eta irakasle talde batek eskaini zien antzerki saioa. 'Hiru txerritxoak eta otsoa' ikuskizuna propio prestatu zuen guraso talde batek.

Lan guztiak egin ondoren, hamaiketako goxo askua dastatu zuten den-denek. «Patata-tortilla, kroketak, bizkotxoa... denetik prestatu ziguten gure sukaldari prestuek». Festa bikaina!

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldiarekin hasiko da Ikastolaren Eguna

Oiartzun: Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldiarekin hasiko da Ikastolaren Eguna