Hasi dute denboraldia Oiartzungo futbol taldeek

Gogotsu hasi dute aurten denboraldia Oiartzun KE-ko kideek, ea zer moduz joaten zaien. / GARAÑO
Gogotsu hasi dute aurten denboraldia Oiartzun KE-ko kideek, ea zer moduz joaten zaien. / GARAÑO

Puntu bakarra ekarri dute etxera asteburuan. Hurrengo asteburuan neskek Athletic-en aurka jokatuko dute Karla Lekuonan

GARAÑO OIARTZUN.

Herriko hiru taldek jokatu zituzten partidak pasa den asteburuan eta bik galdu egin zuten, besteak enpatea. Neskei dagokienez, hauek ere etxetik kanpo jokatu zuten Revellin en aurka eta 2 eta 1eko emaitza lortu zuten. Oiartzuarren gola Amaia Iribarrenek sartu zuen. Hauek izan ziren partida jokatu zutenak: Adriana Nanclares, Ane Etxebeste, Udane Etxebeste (71, Nagore Isasa), Udane Olaziregi, Enara Louvelli, Maria Romeo, Leire Manterola, Malen Moran, Begoña Garcia, Enara Larrain eta Amaia Iribarren (78, Izaro Irastorza). Oiartzuarrak aurreratu ziren markagailuan baina ondoren, Logroñoko taldeak aukera askorik eduki ez zuen arren, izandako bi aukerak aprobetxatu eta markagailua irauli zuten.

Ohorezko erregionaleko taldeak Eibarren aurka jokatu zuen bere zelaian eta 2-0 galdu zuen. Oiartzunek honako hamaikakoa kaleatu zuen: Igor Orokieta, Beñat Diaz de Gereñu, Urko Etxeberria (59, Iñigo Gonzalez), Pablo Del Pozo (76, Mikel Bengoetxea), Dani Beamount (59, Jon Mikel Mitxelena), Iker Sistiaga, Eñaut Fenrnadez, Mikel Manzisidor, Kevin Tiati, Mikel de Alba (64, Josu Iribarren) eta Xabier Lapazaran (84, Kevin Granda). Oiartzuarrak baja askorekin joan ziren Eibarrera baina maila ona eman zuten aurkariaren zelaian. Hala ere, gutxi gerturatu ziren Eibarkoen atera.

Oiartzun Athletic igandean

Emakumeen bigarren taldeak, berriz, Hernaniren aurka puntu bat lortu zuen etxean June Urraren golari esker. Orain datorren asteburuko partidak prestatzea tokatzen da, asteburu borobila dator eta. Larunbatean, hilak 15, 4 partida izango dira Ugaldetxon. Goizeko 9:00etan Anexon Haur txiki kategorian oiartzunek Lengokoak-en aurka jokatuko du. Jarraian, 10:45etan, Anexon baita ere, Kadete lehen mailako A taldeko partida izango da: Oiartzun KE Beti Onaren aurka. 13:00etan, anexoko partidekin bukatzeko ohorezko gazteak indarrak neurtu beharko dituzte Real Unionen aurka.

Arratsaldeko 16:30ean, azkenik, ohorezko erregional taldearen txanda izango da eta Deustoren aurka jokatuko du. Igandean, nesken txanda izango da. Ohorezko haur neskak, lehenik, goizeko 9:30etan jokatuko dute anexon Tolosa-Urnietaren aurka eta eguerdiko 12:00etan Karla Lekuona futbol zelaian partida bikaina ikusteko aukera egongo da: Nesken kategorian, Oiartzun-Athletic.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos