Hasi dira sokatira entrenamenduak, udako igerilekuan

GOIZARINOIARTZUN.

Sona handia dauka xanisteban egunean, abuztuak 3, jokatzen den auzoen arteko sokatira txapelketak. Horretarako, aurretik entrenatzea ezinbestekoa da eta dagoeneko hasi dira entrenamendu saioak parte hartuko duten neskentzat, udako igerilekuko lokalean.

Atzotik hasita egunero elkartuko dira ostegunera bitarte, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Entrenamendu saioak lau egunetan egingo dituzte. Hortaz, herriko neskek badute hobetzeko aukera eta xanistebanetan erakusketa egiteko modua.