Hasi dira Ibarren semaforoak eta oinezko pasabideak egiteko lanak

GOIZARINOIARTZUN.

GI-3631 errepidean Ibarren, Iturriotz auzoan, semaforoak jartzeko eta oinezkoentzako pasabide seguruak eraikitzeko lanak hasi dira. Lanetan 124.000 euro inbertituko ditu Udalak eta zortzi asteko iraupena izango dutela aurreikusten da. Helburu nagusia autoen abiadura mantsotzea eta oinezkoen segurtasuna bermatzea dira. Ur-hoditeria ere berrituko da. «Ibarreko auzotarrek egindako eskaera da euren auzogunearen mugikortasuna eta segurtasuna hobetzea», adierazi du Jexux Leonet alkateak.

Errepide hau Foru Aldundiaren eskumenekoa da. Udalak semaforizazioa egin ahal izateko lur pribatuak eskuratzeko prozesua egin zuen. Aldundiarekin lankidetza akordioa egin eta Udalak bere gain hartu du proiektua garatzea.