Harribeltzak udako XXII. Kontzertua egingo du aurten ere

GARAÑO OIARTZUN.

Urtero antolatzen da Harribeltza elkartearen aldeko kontzertu berezia Done Eztebe parrokian eta aurten ere hilaren azken egunean izango da, uztailaren 31n, asteartea, arratsaldeko 19:30etan hain zuzen. Aurtengo gonbidatuak Ainara Ortega hernaniarra eta Iñaki Salvador piano-jotzaile donostiarra izango dira.

Ainara Ortega jazz kantaria eta aktorea da. Musika munduan, maiz lan egin du Iñaki Salvadorrekin eta proiektu desberdinetan ikusi ditugu elkarrekin. Donostiako 2009. Urteko jazzaldian, adibidez, diska bat argitaratu zuten elkarrekin. Euskal musika eta jazza bateratzen ditu bikoteak erritmo bizigarriak sortuz. Gaur egun, aktore eta abeslari lanetan aritzen da, hain zuzen, VaiVen produccionesek zuzendutako zenbait antzezlanetan; bai kantari bezala eta baita antzezle bezala ere.

Iñaki Salvador Gil gipuzkoar musikagile, pianista, soinujole eta moldaketagilea da eta oso famatua da bai Euskal Herriko eta baita Espainiako jazzean ere. Musikari ospetsu askoren diskoetan parte hartu du, esaterako, Mikel Laboaren -jotzailea izan zen hainbat urtean. Gainera, telebistarako, antzerkirako eta zinemarako ere lan egin du, hainbat filmi musika jarriz. Doneztebe Parrokiko kontzertuan, besteak beste, Mikel Laboaren, Vinicius de Moraesen eta Iñaki Salvador beraren piezak eskainiko dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos