Joxe Leibar Darceles arraunlari oiartzuarra gaur Kontxan izango da. DV

«Oso gustura gabiltza arraunean eta taldean dugun giroa ezin hobea da»

Joxe Leibar Darceles Donostiarra elkarteko arraunlaria

GOIZARIN

oiartzun.

Domingo, 5 de septiembre 2021, 00:43

Gaur, Donostiako badian Oiartzungo zortzi arraunlari lehiatuko dira Kontxako banderako lehen jardunaldian: June Galardi Zapirain eta Naiara Orobengoa Arbelaitz (Hibaika); Miren Idarreta Cardona, Garazi Lasarte Escudero eta Jasone Mitxelena (Hondarribia); Garazi Ezkerro Ameztoi (Arraun Lagunak) eta Alaitz Olarte Lopez de Luzuriaga eta Joxe Leibar Darceles (Donostiarra). Leibar da horietan eskarmentu handiena duena eta laugarren aldiz jokatuko du Donostiako Kontxako bandera eskuratzeko. Harekin elkartu gara eta hauxe da harilkatu dugun elkarrizketa.

Publicidad

-Hamabi urte daramatzazu jada arraunlari gisa, nola hasi zen zure abentura?

-Bai, halaxe da. 2009. urteko irailean hasi nintzen 16 urte nituela, Koxtapeko jubenilen taldean. Oso ongi gogoratzen dut hasiera hura: garai hartan futbolean jolasten nuen, Oiartzun Kirol Elkartean eta kirol modalitatez aldatzeko ideia bururatu zitzaigun koadrilako hiruri, Aitor, Iñigo eta niri. Horrela hasi zen guztia. Lehen bi urtetan hiru lagunak ibili ginen arraunean; ordutik aurrera, ordea, nik bakarrik jarraitu nuen gaur egun arte.

DENBORALDIA«0tik 10eko eskalan 9 bat emango nioke aurtengo denboraldiari, oso gustora gabiltza arraunean»KONTXAKO BANDERA«Santurtzi eta Hondarribiako taldeak gu baino koska bat gorago daudela esango nuke»

-Gaur egun, aldiz, zein da zure taldea?

-Pasai Donibaneko arraun taldean hasi nuen ibilbidea, Koxtapen. Bertan urte ugari pasa nituen. Orain, ordea, Donostiako arraun taldean nabil, 2018. urtez geroztik. Aurten laugarren urtea izango da.

-Gaurko eguna handia izango da zuretzat, Kontxako Banderako lehen jardunaldia jokatuko baituzu. Zein da Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkartearen helburua?

-Bai, entrenatzaileak hala erabakitzen badu, behintzat, hortxe izango naiz arraunean jo eta su. Gure nahia, noski, Kontxako Bandera etxean geratzea litzateke, baina errealistak izanda, Santurtzi eta Hondarribiako arraun taldeak gu baino koska bat gorago daudela esango nuke. Ligako azken jardunaldiak ikusita, gure helburu nagusiena estropadan haiengandik ahalik eta gertuen amaitzea litzateke. Nolanahi ere, egia da Kontxako Banderak zenbait berezitasun badituela: bi jardunalditan jokatzen da, esleitutako kaleak zeresan handia eman dezake... Hortaz, inoiz ezin da jakin zer gertatuko den.

-Zein izan dira aurten irabazi dituzuen banderak?

-Galizian, Rianxon, irabazi genuen denboraldiko bandera bakarra. Orain arte lau bandera eskuratu ditut: San Juanen 2016. urtean lehendabiziko bandera eskuratu nuen Zierbenan; duela bi urte Donostiarrarekin bigarrena eta lehengo urtean hirugarrena. Aurten, lehen aipatu dudan moduan, Galizian eskuratu dugu laugarren bandera preziatua.

Publicidad

-Zein oroitzapen dituzu egun horietaz?

-Gogoan dut lehen bandera eskuratu nuenekoa. Zierbenan lehenengo tandan atera ginen estropadan eta oso ongi aritu ginen. Ondoren Bermeok oso estropada ona egin zuen eta 'foto-finish'-ean erabaki zen garaipena norena zen. Izugarrizko poza hartu genuen eta primeran ospatu genuen, euforia handiz. San Juanen izugarrizko harrera egin ziguten. Donostiarra taldearekin, berriz, 2019. urtean irabazi genuen bandera ere oso ospatua izan zen, taldearen lehen bandera izan baitzen, historikoa.

-Familiako partaideren bat aurretik aritu al zen arraunean?

-Bai, nire osaba Adolfo Leibar Mendarte arraunlaria izan zen. Pasai Donibanen hasi zen hura ere. Ni oraindik jaio gabea nintzen, baina argazki batzuk ikusi izan ditut eta familian esan izan dizkidate haren inguruko kontuak: lau urte ibili zen arraunean eta 1986. urtean Kontxako Bandera irabazteko aukera ere izan zuen, arraunlari gisa. Beste osaba bat, aldiz, mediku lanetan aritu izan zen. Hortaz, familian betidanik arrauna jarraitu izan da eta orain, ni bertan nabilela, kirol honekiko duten afizioa zertxobait handiagoa dela esango nuke.

Publicidad

-Jakina da nahiz eta kirol modalitate gogorra eta konpromiso handikoa izan, talde giro bikaina sortzen dela eta horrek laguntzen duela aurrera jarraitzen, ezta?

-Bai, sekretuetako bat hor dagoela esango nuke. Talde sen handia duen kirola da eta egunerokotasun horrek jende askok bertan jarraitzea eragiten du. Izan ere, batzuentzat eguneroko errutinatik ateratzeko modu bat da arrauna.

-Entrenamendu saioak luzeak al dira?

-Bi ordu eta erdi-hiru orduko entrenamendu saioak burutzen ditugu. Hala ere, entrenatzen dugun lekura joan etorriei ere denbora dezente eskaini behar izaten diet.

Publicidad

-Denboraldia amaitzear dagoela esan daiteke?

-Bai, hori da. Kontxako Banderan jokatuko ditugun bi estropadak eta ligako bi azkenak falta zaizkigu denboraldi honi amaiera emateko. Ligan guztira hogei tiraldi izan ditugu eta iraileko hirugarren asteburuan bukatuko da denboraldia.

-Nolako denboraldia egiten ari zarete?

-Ligari erreparatuz gero, oso denboraldi borobila burutzen ari garela esango nuke. Hirugarren goaz eta postu hori nahiko finkatuta dugula esango nuke. Guretzat, goiko postuetan egotea ez zaigu batere arraroa egiten, baina egia da gurekin batera liga eskuratzeko lehian dauden arraun taldeak ikusita oso emaitza ona dela. Halaber, oso gustura gabiltza arraunean eta taldean dugun giroa ezin hobea da. Hortaz, oso pozik gaude. Denboraldiari 9 bat emango nioke 0tik 10eko eskalan.

Publicidad

-Oiartzungo herria arraunlarien harrobia dela esango zenuke?

-Bai, dudarik gabe. Oiartzuar arraunlari gehienak Pasai Donibaneko Koxtape Arraun Elkartean arituak dira. Gainera, Kontxako Bandera irabazitako arraunlari ugari dago Oiartzunen. Horien artean Juan Mari Etxabe, Adolfo Leibar, Joxerra Oiartzabal, Iñaki Mendizabal, Garazi Lasarte, Guruzne Azpiroz...

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad