Giro ederrean agurtu dituzte Karrikako festak

Pilotari irabazleak haien kopa eta medailekin. / GARAÑO
Pilotari irabazleak haien kopa eta medailekin. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Idi demak eta pilota partidek izan zuten protagonismoa auzoan eta jendetza bildu zen auzoan. Asteazken paregabea izan zen artaso inguruan eta asko animatu ziren eguna bertan pasatzera. Idi deman, Patxi irarreta, Jesus Garaiar eta Gabriel Odriozola aritu ziren haien idi pareekin eta azken hau izan zen irabazle 55 plazaekin, bigarren Irarreta 52 plaza 3 zinta eta 0,22 m eginez eta hirugarren Mixiyua 52 plazekin. Jende asko animatu zen apostuak egitera ere.

Pilota partidei dagokienez, herriko pilotari askok jokatu zituzten partidak karrikako artaso frontoian eta ondoren sari banaketa egin zuten.

Orain datorren urterarte itxaron behar berriro auzoa jai giroan ikusteko. Antolatzaileak oso pozik agertu dira gerturatu den jendeak sortutako giroarekin eta festak aurrera eramaten lagundu duen oro eskertu nahi dute.

Elorsoro kiroldegia

Bihartik aurrera Elorsoro kiroldegiko zerbitzu guztiak berriz irekita egongo dira. Itxita egon den hamabostaldia garbiketa lan sakonak eta mantenu lanak egiteko baliatu dute. Udako igerilekua hilabete osoan irekita egongo da hala ere. Abuztuko ordutegia: 11:00etatik 20:00etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos