Giro ederra Arditurriko Bide Berdearen egunean

80 pertsona inguruk hartu zuten parte bizikleta martxan. /  GARAÑO
80 pertsona inguruk hartu zuten parte bizikleta martxan. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Giro bikaina izan zen igandean Arditurrin. Bizikleta martxan 80 bat lagun etorri ziren, eta gero batzuk haien kabuz bizikletan ere, guztira 120-140 pertsona inguru hurbilduko ziren bizikletan. Horrez gain batzuk oinez ere joan ziren eta, beraz, guztira 200 lagun izan ziren Arditurrin. Bizikleta martxan batik bat Errenteriatik etorri zirela adierazi dute antola-tzaileek eta beste talde haundi bat, 30 inguru, Donostiatik (Bizikume izena duen emakume bizikleta talde bat).

Segway oso arrakastatsua izan zen, beti bezala baina jolasetan ere familia ugari ibili ziren. Trial erakustaldiarekin ere ikaragarri ondo pasa zuen jendeak.

Giro oso polita izan da aurten ere Arditurrin eta bertara hurbildu zirenek ederki pasa zutela adierazi dute. Antolatzaileak oso pozik agertu dira hurbildu zen jende andanarekin eta urtetik urtera arrakasta-tsuago dela adierazi dute.

 

Fotos

Vídeos