Secciones
Servicios
Destacamos
GARAÑO
OIARTZUN.
Martes, 6 de noviembre 2018, 00:37
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Larunbatean herria jendez bete zen rock kontzertuak ikusteko. Egitarau oparoa antolatu zuten Oihartzun Gukek eta Ugaldetxoko eskolakoek eta arrakasta handia izan zuen. Goizean goizetik hasi ziren kontzertuak tabernetan. Lehenengoa Laian izan zen eta bertan Malen eta Ekain Elizasu anai arrebak kontzertu akustiko ederra eskaini zuten. Horren ostean, bazkaria egin zuten Landetxe plazan bertan. Eguzkiak ederki goxatu zituen bertaratutakoek eta bazkari ederra jateko aukera izan zuten.
Arratsaldean 16:00etan jarraitu zuten kontzertuek aurrera. Tolaita tabernan A Marra Limpia taldea aritu zen, ordubete beranduago Amazkarren Lur eta Endika. Horren ondore, Sorgin Zulora mugitu ziren eta The Matxukambo 2417 taldea entzun zuten gazteek.
Iluntzeko 19:00etan Ganbara tabernan Jo ta Tirok plaza dantzan jarri zuen eta 20:00etan Mirenen Nabari. Azkenik, 21:00etan Potte tabernan elkartu ziren gazteak eta hotzetik ihesi jendez bete zen taberna. Yakolev 42 talde oiartzuarra izan zen kontzertua eman zuena.
Gauean ere ez zen girorik falta izan. Herriko tabernak bete Beteta zeuden eta Gaztetxean Urbi Selektah eta Dantzal Soundek musika ederra jarri zuten goizeko ordu txikiak arte.
Antolatzaileak oso pozik agertu dira parte hartzearekin eta hurrengo urtean ere berriro egingo dutela adierazi zuten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.