Giriziaren Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko izen ematea bihar itxiko da

XXXVI. Edizioa izango da aurtengoa. Irudian pasa den urteko finalistak. /  GARAÑO
XXXVI. Edizioa izango da aurtengoa. Irudian pasa den urteko finalistak. / GARAÑO

Partida guztiak Madalensoro pilotalekuan izango dira larunbat goiz eta arratsaldetan eta baita igande goizetan ere

GARAÑO OIARTZUN.

Urteroko gisan, Girizia Elkartearen pilota sailak bikotekako Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia antolatu du.

Hogeita hamaseigarrena izango da aurtengoa. Hogeita hamaseigarrena den arren, hamabosgarren urtez Josetxo Gamio izenez ezagutzen da txapelketa. Izan ere elkarteko kirolari izan zen eta haren omenez antolatzen dute urtero.

Partida guztiak Madalensoro pilotalekuan izango dira larunbat goiz eta arratsaldetan eta baita igande goizetan ere. Emakumeen sailean bi maila (Gazte Maila eta Helduen Maila) izango dira eta gizonen mailan, berriz, hiru maila (lehena, bigarrena eta hirugarrena).

Partiden egutegi zehatza beranduago argitaratuko dutela adierazi dute.

Bertan parte hartzeko, bihar arte eman daiteke izena. Posta elektronikoz edota 656 711 275 telefono zenbakian.