Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Girizia Mendi Taldeko lagunak, Tarragonako ibilaldian. BASTEROBERRI
Girizia Mendi Taldeko kideak primeran ibili dira Tarragonan

Girizia Mendi Taldeko kideak primeran ibili dira Tarragonan

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Sábado, 5 de mayo 2018, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Girizia Mendi Taldeko kideak primeran ibili dira Tarragonan. «Bost eguneko zeharkaldia egin dugu eta oso paraje ederrak ezagutu ditugu ibilaldian parte hartu dugun 55 lagunok», adierazi du Itziar Iñarra Girizia mendi taldeko arduradunak. Oiartzungo espedizioak hiru txango egin ditu guztira. Lehendabiziko egunean, Els Ports izeneko bazterrak zeharkatu zituzten, Arnes-Beseit-Peña Galera zeharkaldian; bigarrenean, Sierra de Pandols inguruak bisitatu zituzten; azkenik, itsasertzetik barrena ibili ziren L´Atmella eta L´Ampolla arteko ibilaldia egiten.

Irteera turismoa egiteko ere baliatu zuten 55 lagunek. Besteak beste, Gandesako Celle kooperatiba ezagutu zuten, baita bertako ardoa probatu ere. Era berean, Ebroko guduari buruzko azalpenak bertatik bertara jaso zituzten. Izan ere, Espainiako Gerra Zibilan jazo ziren gudu guztien artean handiena Ebroko haranaren behe ibarrean gauzatu zen, Tarragonako mendebaldean dagoen Terra Alta eskualdean hain zuzen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios