Borrar
Girizia mendi taldekoak pasa den urteko irteera batean Valderejon.
Girizia mendi taldeak Balaitusera egingo du irteera

Girizia mendi taldeak Balaitusera egingo du irteera

GARAÑO

OIARTZUN.

Domingo, 8 de julio 2018, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Balaitus mendia igotzea dute helburu herriko mendizaleek eta jada izen-ematea irekita dago. 25 pertsonentzako soilik dago tokia eta beraz, antolatzaileek ahalik eta azkarren apuntatzeko deia egin dute.

Larunbatean eguerdiko 13:00etan jarri dute zita Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan. Handik La Sarrako urtegira joango dira eta bi ordu oinez ibili ondoren, gaua Respumoso aterpetxean pasako dute. Igandean Balaituseko gailurrera (3.144) abiatuko dira eta azkenik, herrira itzuliko dira. Interesatuek Garmendi txokolategian edo on-line (www.girizia.org) eman behar dute izena. Ibilaldiak 60 euroko kostua du, autobusa, aterpetxea pentsio erdian truke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios