Girizia Mendi Elkarteak Aralar zeharkatuko du, maiatzaren 5ean

GOIZARIN OIARTZUN.

Girizia Mendi Elkarteak maiatzaren 5erako irteera antolatu du. Goizeko 07:30ean jarri dute hitzordua Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan autobusez Larraitzera gerturatzeko. Behin dena prestatu ondoren, Oiartzungo mendizaleek Aralarretik barrena zeharkaldi ezagun hau egingo dute oinez: Ganboa (1413m)-Pardarri (1396m)-Unako putzua-Guardaetxea. Sei orduko ibilbidea aurreikusi dute, atsedenak barne. Ibilaldian parte hartu nahi izanez gero, 15 euroren truke, Garmendi Txokolategira jo daiteke, baita online ere. Izena ematerakoan 10 euro aurreratu beharko dira.