'Gauzatu' laguntza-programaren deialdia ireki da

Teknologia eta berrikuntzan oinarritutako proiektuak aurkeztu beharko dira

GARAÑO OIARTZUN.

'Gauzatu' Industriari bultzada emateko laguntza-programa bat da. Eusko Jaurlaritzak antolatzen du eta 28 milioi euroko hornidura dago. Oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren ETEentzako aurrerakin itzulgarriak dira, aktibo finkoetan egiten diren eta, era berean, enplegua mantentzen eta/edo sortzen laguntzen duten inbertsioak egiteagatik ematen direnak.

Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak azpimarratu zuen, berrikuntzak, handiaren eta txikiaren arteko aukera-berdintasuna ahalbidetzen duela, bai eta zona garatuagoen eta ez hain garatuen artekoa. Horrela, parametro horiek sendotu eta ahalegina oinarri teknologikotzat edo berritzailetzat hartzen diren proiektuetara bideratu eta zentratzen dela.

Nobedadeak eta ezaugarriak

Batetik, programak iazko deialdian jasotako balorazio-irizpideari eusten dio, zeinak 4.0 industriari lotuta egin ziren inbertsioak kontuan hartzen baitzituen. Bestetik, helburua da 2018ko deialdira aurkezten diren proiektuen oinarriak, bereziki, teknologia eta berrikuntza izatea. Laguntza jaso dezaketen proiektuek gutxienez 120.000 euroko inbertsioa izan behar dute, eta, aldi berean, gehienez 24 hileko epean enpleguari eusteko eta/edo hura sortzeko eskakizuna bete behar dute. Jaurlaritzak enpresa berri horiei ematen dien laguntzaren gehieneko muga inbertsioaren % 35 da, eta, gehienez, proiektuko, 1.5 milioi euro. Inbertsioaren xedeetako bat, besteak beste, enplegua mantentzea bada, emango den aurrerakin itzulgarria 100.000 eurokoa izango da, gehienez ere.

Horrez gain, inbertsioa ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen (aldez aurretiko idatzizko eskaera bat aurkezten bada, salbu). Azkenik, eskaerak aurkezteko datatik egin behar da, eta hurrengo 24 hilabeteetan, ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.

Irailak 12 izango da eskaerak aurkezteko azken eguna. Informazio gehiago behar izanez gero, 943 494 129 telefonora deitu edo enpresa@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatzi.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos