Gaur, Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatzeko, 'Chavela' dokumentala

Udaletxean ere jarri zen ikurra. / BASTEROBERRI
Udaletxean ere jarri zen ikurra. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Chavela Vargas abeslariari buruzko 'Chavela' dokumentala ikusteko aukera izango da gaur udaletxeko areto nagusian (19:00etan), Udaleko Feminismo sailak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta.

Atzo, Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatu zen. LGTB+ harrotasun Eguna aintzat hartuta, Chavela Vargas abeslari, borrokalari eta sinboloaren bizitza gogora ekarriko da gaur, maila handiko dokumental baten bidez.

Catherine Gund eta Daresha Kyi zuzendarien lana da 'Chavela'. Orain arte, besteak beste, Berlinalen, Guadalajarako Film Jaialdian (Mexiko), Malagako Nazioarteko Film Jaialdian eta Bartzelonako Muestra Internacional de Cine Gay y Lésbico-n dokumental hori ikusteko aukera izan da. Gaurkoan, Oiartzunen, dohainik izango da aukera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos