Gaur itzuliko dira segalari oiartzuarrak Austriatik

Esperientzia ederra bizitu dute Europan barrena. /
Esperientzia ederra bizitu dute Europan barrena.

KOXKOOIARTZUN.

Astelehenean abiatu zen euskal taldea Austria aldera, Europako Segalari Txapelketan lehiatzera. Bertan izan dira, beste askorekin batera Euskal Herria ordezkatzen, Jon Otegi, Bixente Mitxelena eta Julen Mitxelena segalari oiartzuarrak.

Otegik adierazi duenez, «oiartzuarrak desastre xamar aritu gara, ez genuen gure ohiko maila eman eta ez gara batere gustura geratu. Egin duguna baino gehiago egin genezakeela uste dugu, horrek ematen digu pena handiena». Bestalde, kirol honen zailtasuna azpimarratu du, «segan ezinezkoa da guztia ikastea, beti dago zer hobetu edo zer ikasi, beraz, honetatik ere ikasiko dugu».

Euskal taldeari dagokionez, oro har, emaitzak ez dira batere txarrak izan. Emakumezkoek 3. postua eskuratu dute taldeka. Halaber, mutil gaztetxoek 2. eta 3. postuak lortu dituzte. Mutil helduen posturik onena 26. a izan da. Oiartzuar onena Bixente Mitxelena izan da 34. postua lortuta.