Gaur amaituko dira Altzibar auzoko sanpedro festak

GOIZARINOIARTZUN.

Altzibar auzoa San Pedro festetan murgilduta dabil eta gaur azken eguna ospatuko dute. Hala, 09:00etan diana izango da auzoa esnatzeko. Gero, 11:00etan euskal dantza eta dantza-jauziak ez dira faltako Martintxo plazan, Haurtzaro Dantza taldea eta Helduen Tailerraren eskutik. 12:30ean, Altzibarko helduen VIII. eta haurren II. pintxo txapelketari hasiera emango zaio. Partaide bakoitzak pintxo bereko bost errazio eraman beharko ditu. Sariak: bazkaria bi lagunentzat Albistur jatetxean, helduentzat; eta kopa, haurrentzat. Eta 14:00etatik aurrera, plazan bertan bazkaltzeko aukera izango da.

Arratsalde partean, 17: 00ak aldera, haur jolasak, txokolate jatea, aparren jolasa eta ur-gerra izango dira Klarene plazan. Gaztetxoak lotu daitezkeen txankletekin etortzeko aholkatu dute antolatzaileek, baita aldatzeko arroparekin ere. Gero, 18:30ean, Herri Kirolen txanda izango da, bi aizkolari, hiru modalitatera erakustaldiarekin. Aizkolariak Xaguerrekako Ttakalo, Axel Larrañaga, Jon Larrañaga eta Markel Zapiain. Eta festekin bukatzeko, musika Tolosa ahizpekin. Azkenik, 22:30ean bukaerako traka mundiala.