Gaur amaituko dira Altzibar auzoko sanpedro festak

Duatloi saioko kirolari gaztetxoak gustura sari eta opariekin. / ARGAZKIAK BASTEROBERRI
Duatloi saioko kirolari gaztetxoak gustura sari eta opariekin. / ARGAZKIAK BASTEROBERRI

Pedro Cousillas zena omendu dute bertso baten bitartez, egitaraue<an

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Altzibar auzoa San Pedro festetan murgilduta dabil eta gaur festetako azken eguna ospatuko dute; hortaz, gauerarte izango da festaz gozatzeko aukera. Hala, goizeko 09:00etan diana izango da auzoa esnatzeko. Gero, 11:30etan, Altzibarko VII. Pintxo Txapelketari hasiera emango zaio. Partaide bakoitzak pintxo bereko bost errazio eraman beharko ditu. Saria, bazkaria bi lagunentzat Matteo jatetxean. Aurten, haurren pintxo lehiaketa ere antolatu dute. Giro polita ziurtatua dago goiz partean.

Horren segidan, euskal dantza eta dantza-jauziak ez dira faltako Martintxo plazan, Haurtzaro Dantza Taldearen eta Helduen Tailerraren eskutik. Dantza gustuko dutenek badute gorputza astintzeko aukera paregabea, Altzibarren.

Arratsalde partean, 17: 30ak aldera, haur jolasak, txokolatea eta aparren jolasa izango dira, haurren gozamenerako. Gaztetxoak, lotu daitezkeen txankletekin etortzea aholkatu dute antolatzaileek, baita aldatzeko arropa eramateko ere. Gero, 18:30etan, herri kirolen txanda izango da, Aratz Mugerza eta Kañamaresen erakustaldiarekin. Eta, aurtengo festekin bukatzeko, Apaletxeren kon-tzertu akustikoa. Azkenik, 22:30etan bukaerako traka mundiala.

Pedro Cousillas gogoan

Aurtengo Altzibarreko festetan, Pedro Cousillas auzotarra zena izan dute gogoan, urtero-urtero sardinak erretzeaz arduratzen zena. Gogoan izan dute eta omenaldi txiki bat egin diote egitarauean, bertso eder baten bitartez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos