Gartzarongo txapelketatik txapelik gabe itzuli dira Oiarpeko kideak

Etxeberria eta Ibarluzea bikoteak 2. postuko sariarekin. /  GARAÑO
Etxeberria eta Ibarluzea bikoteak 2. postuko sariarekin. / GARAÑO

8-16 galdu zuten Etxeberria eta Ibarluzeak Otegi eta Antimasberesen aurka

GARAÑO OIARTZUN.

Pasa den asteburuan jokatu zen Gartzarongo txapelketaren umeen kategoriako finala Gartzaronen. Hain zuzen ere, larunbat goizean jokatu zuten partida eta 18-16 galdu zuten Etxeberria eta Ibarluzea Oiarpeko kideek Otegi eta Antimasberesen aurka.

Bestetik, Gipuzkoako Eskuz banakako txapelketa aurrera doa eta Infantiletan Izurunen aurka jokatu zuten Donostian Oiarpekoek eta 0-2 irabazi zuten. Alebinetako hiru taldeetako batek, berriz, ezin izan zuen Gazteleku garaitu baina beste alebinek Gure Txeru gainditzea lortu zuten eta hirugarrenek Hernaniren aurka 2-0 irabazi zuten Madalensoron.

Infantiletan, Oiarpeko lau kidek hartu dute parte eta lauek irabazi dute. Madalensoron jokatu ziren partida guztiak eta hiru Hernaniren aurka izan ziren eta azkena Gazte Lekuren aurka. Esan bezala, Oiarpek guztiak irabazi zituen 2 eta 0.

Azkenik, Baztango txapelketan Oiarpeko haurrak aritu ziren. Hain zuzen ere, Zabaleta eta Landak 6-18 garaitu zuten Larraungo Goldarazena-Sotil bikotea.

 

Fotos

Vídeos