Bi futbol partida jokatuko dira bihar, Karla Lekuona zelaian

GOIZARIN OIARTZUN.

Oiartzungo futbolzaleak bi hitzordu garrantzitsu ditu bihar, Karla Lekuona zelaian. Oiartzungo mutilek Elgoibar taldearen aurka jokatuko dute, 15:30ean. Emakumeen talde nagusiak, berriz, 17:45ean Pradejon taldea hartuko du, Ugaldetxon.

Elgoibartarrak hamalaugarren tokian daude, sailkapenean; oiartzuarrak zortzigarren posturaino jaitsi dira azken bi porrotak jasan ondoren. Gaur, etxekoentzat partida txukun bat eskaintzen saiatuko dira Oiartzungo gazteak, arratsaldeko 15:30ean hasita.

Oiartzungo emakumeak, berriz, ez dira hamazazpigarren koskatik mugitu azken partidaz geroztik. Gaur, Pradejon izango dute aurkari. Errioxarrak hogeitazazpi puntu batu dituzte eta aurkari gogorra izango da oiartzuarrentzat, ezbairik gabe.

Beste partidak

Gaur beste bost partida jokatuko dira Ugaldetxon: 1. Kadeteak A OKE-Sanse, 12:45ean; 1. Kadeteak B OKE-Dumboa, 10:45ean; 1. Haurrak A OKE-Aralar Intxurre 15:00etan; 1. Haurrak B OKE-Hondarribia, 09:00etan; OHO. Neska Kadeteak-Orioko, 18:00etan. Bihar, partida bakarra jokatuko da Ugaldetxon: Lurralde Neskak OKE-Intxaurre, 12:30ean.