Frankismoaren erresistentzia bunkerrak berreskuratzeko lanak Aritxulegin
EGIAR
Oiartzun
Asteartea, 31 abuztua 2021, 07:16
. Andaluzia, Aragoi, Kantabria, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Errioxa, Murtzia eta Nafarroako 25 gazte 18940ko hamarkadan Nafarroako Pirinioetan garatu zen frankismoaren erresistentzia-zentro bateko bunker batzuk berreskuratzea helburu duen 'Muga gotortua' izeneko boluntariotza-eremuan aritu dira udaran zehar. Oiartzun inguruan ere aritu dira boluntariotza-esparruko gazteak bertako gotorlekuetako bat garbitzen, berreskuratzen eta dokumentatzen, Aritxulegi inguruan hain zuzen ere.
Gotorleku horietatik Hendaiara begira diren eremuak zein Oiartzun aldera datorren errepidea kontrolatzen ziren. Lana gotorleku horien guztien eraikuntzaren inguruko azalpenekin, gariko dokumentazioarekin, erregistro arkeologikoaren oinarrizko nozioekin eta zenbait bisitekin ostatuko da, horien artean, Oiartzun eta Lesaka arteko errepidera eginikoa, Aritxulegiko garaieran barrena.
NGIk antolatuta
Boluntariotza-esparruaren antolaketa Nafarroako Gazteriaren Institutuaren esku izan da, Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak saileko Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean. 'Muga gogortuak' egitasmoan bunkerren inguruneak prospektatu nahi izan dira, helburua frankismoaren erresistentzia zentro horrekin lotutako zenbait egitura kokatzea eta katalogatzea izanik.
Aldi berean, Oiartzun-Lesaka errepideko eraikitze aldiari dagokion barrakoi multzo bat ere garbitu da, Aritxulegiko tunelean barrena. Bi herri horiek lotzen dituen errepidea 1939 eta 1941 urteen artea eraiki zuten 1.756 presoetako askori ostatu emateko erabili ziren barrakoi horiek.
Aurtengoa ez da NGIk antolatzen duen horrelako lehen ekintza izan, 2017 urteaz geroztik ari baitira lanean. Horrela, hainbat boluntariotza eremu burutu dira Euskal Herrian. Ia denak Nafarroan egin dira, hona hemen adibide batzuk: Ezkabako Botilen Hilerria egokitzekoa (2017 eta 2018an); Auritzen 2017 urteko P Lerroko egitura ezberdinak kokatu eta garbitzekoa, hala nola preso errepublikarrei ostatu emateko barrakoiren bat birgaitzekoa (2018); Erratzun Pirinioetako gotorleku frankista eratzen zuten egiturak berreskuratzekoa eta balioan jartzekoa (2019); eta Peña Rata gailurreko bunkerraren berreskurapenerakoa, Beran (2020).