FLASHMOB JENDETSUA EUSKARAREN EGUNEAN

FLASHMOB JENDETSUA EUSKARAREN EGUNEAN

Euskaraldiari amaiera emateko, plazan elkartu ziren herritar asko flashmoba grabatzera. Olarri dantza taldekoek koreografia bat asmatu zuten eta atzo arratsaldean plazan egin zuten. Larunbatean ensaioa egin zuten eta Olarrikoek erakutsi zuten koreografia. Atzo arratsaldean 5etan egin zuten dantza definitiboa eta grabaketa. Ondoren txokolatada izan zen. Ines Osinagaren trikitiaren doinuekin grabatu zuten koreografia eta giro bikaina sortu zen Done Eztebe plazan.

 

Fotos

Vídeos