Ander Imaz eta Joxe Migel Lopez, pilotariaren debutean.
Oiartzun

Final handia dela eta, 'Kirolez blai' saio berezia bihar Oiartzun irratian

GOIZARIN

Domingo, 3 de abril 2022, 00:02

Iritsi da eguna. Gaur arratsaldean, Ander Imaz Retegik Bilboko Bizkaia Frontoian 2022ko Binakako Txapelketaren final handia jokatuko du Unai Lasorekin batera eta Altuna eta Martija izango ditu aurkari. Pilotari oiartzuarrak herritarren babesa eta animoak ez ditu faltako pilotalekuan bertan, bereziki Oiarpe pilota elkarteko kideena. Finala eta gero, oiartzuarrek Imazekin batera Egiluze sagardotegian dute hitzordua kirol festa handiari amaiera ezin hobea emateko.

Publicidad

Hantxe izango da, besteak beste, Joxe Migel Lopez Arruabarrena Oiartzun irratiko esataria eta egindako grabazioa Oiartzun irratian entzuteko parada izango da bihar 11:15ean 'Kirolez blai' saio berezian, Arguyuan irratsaioan. Errepikapena, berriz, 13:15ean eta 20:30ean izango da.

Saioa entzuteko, FM 106,5era edota www.oiartzunirratia.eus helbidera jo beharko dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad