Borrar
Ander Imaz eta Joxe Migel Lopez, pilotariaren debutean.
Oiartzun

Final handia dela eta, 'Kirolez blai' saio berezia bihar Oiartzun irratian

GOIZARIN

Igandea, 3 apirila 2022, 00:02

Comenta

Iritsi da eguna. Gaur arratsaldean, Ander Imaz Retegik Bilboko Bizkaia Frontoian 2022ko Binakako Txapelketaren final handia jokatuko du Unai Lasorekin batera eta Altuna eta Martija izango ditu aurkari. Pilotari oiartzuarrak herritarren babesa eta animoak ez ditu faltako pilotalekuan bertan, bereziki Oiarpe pilota elkarteko kideena. Finala eta gero, oiartzuarrek Imazekin batera Egiluze sagardotegian dute hitzordua kirol festa handiari amaiera ezin hobea emateko.

Hantxe izango da, besteak beste, Joxe Migel Lopez Arruabarrena Oiartzun irratiko esataria eta egindako grabazioa Oiartzun irratian entzuteko parada izango da bihar 11:15ean 'Kirolez blai' saio berezian, Arguyuan irratsaioan. Errepikapena, berriz, 13:15ean eta 20:30ean izango da.

Saioa entzuteko, FM 106,5era edota www.oiartzunirratia.eus helbidera jo beharko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Final handia dela eta, 'Kirolez blai' saio berezia bihar Oiartzun irratian

Oiartzun: Final handia dela eta, 'Kirolez blai' saio berezia bihar Oiartzun irratian