Festa giroak haurtuko du Arragua asteburuan

GOIZARIN OIARTZUN.

Arragua auzoko festek asteburu honetan izango dute jarraipena. Lehen hitzordua auzoko jubilatuek izango dute Aldeguna elkartean (14:00etan) bazkari legea egiteko. Gero, Aldeguna elkartearen atarian suziria botako dute, arratsaldeko 18:00etan. Eta handik abiatuko da, jarraian, Kalejira koloretsua Lartaungo txistulariekin, dultzaineroekin, buruhaundiekin eta Oiartzungo Erraldoien konpartsarekin. 19:00etan, Gorriti show izango da, poney eta bigantxekin gaztetxoentzat eta jarraian preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea izango da frontoian hasita. Bertan afaltzeko aukera izango da, bokata eta pintxo goxoak prestatuko baitituzte. Azkenik, Elektrotxufla musika ibiltariak girotuko du auzoa, aspertu arte.

Bihar, berriz, goizeko 10:00etan hasiko da festa giroa auzoan, trikitilarien dianarekin. Gero, Haurtzaro Ikastolako dantzarien ikuskizuna izango da frontoian. Oidultz dultzainero taldea ere ibiliko da auzoan zehar, doinu ederrekin bazterrak alaitzeko. Herri bazkaria ere ez da faltako, 14:00etatik aurrera. Egunak, ordea, emango du besterik. Zozketak, sariak, bingoa... Arratsaldeko 19:00etan auzoko artisten eskutik Danborrada izango da, Pasai txarangaren laguntzarekin. Gero, afaria eskainiko dute frontoian 5 euroren truke nahi duenarentzat. Azkenik, DJ XAB-arekin dantzaldia izango da.

Igandean izango da egunik handiena. Besteak beste, meza, diana, pilota partidak eta jolas parkea izango dira goizean. Puzgarriak, bizkotxo lehiaketa, 'Kutxaka' ikuskizuna, txokolate jatea eta zezensuzkoa, berriz, arratsaldean.