San Fermin festa, Udal Ikastola Partzuergoan

Haurrek ederki gozatu zuten zezenarekin jolasean. / GARAÑO
Haurrek ederki gozatu zuten zezenarekin jolasean. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Eguneroko errutina albo batera utzi eta festa nagusitu zen atzo Udal Ikastola Partzuergoan. Izan ere, San Fermin eguna ospatu zuten atzo goizean. Horrela, eraikin berriko eta Haurtzaro ttikiko haurrek elkarrekin harturik poz-pozik agertu ziren egun berezirako prest. Horretarako, denak zuriz eta gorriz jan-tzita inguratu ziren eta ederki gozatu zuten propio prestatutako ekimenekin.

Goizeko suziriak eman zion hasiera festa ederrari. Jarraian, entzierro paregabea, zezenak eta guzti. Ordurako, abestia ere ikasia zuten eta ederki kantatu zuten txikiek. Gero, dantzarako musikaz lagunduta, kalejira alaiak, haurren gozamenerako. Musikarekin batera urduritasuna eta algara ez ziren falta izan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos