Ezohiko udalbatzarra egingo da gaur goizean

KOXKOOIARTZUN.

Oiartzungo Udalak, gaur goizeko 10:30ean, ezohiko udalbatzarra egingo du. Batzarrean bi puntu lantzeko xedea dute nagusiki.

Batetik, kontratazio arloan jorratuko den gaia izango da, udalbatzarren eskumeneko espedienteetan egindako behin-behineko esleipena Alkateari delegatzea.

Beste aldetik, Mendiburu kalea 14ko zenbakiaren eraikinaren Xehetasun Azterketaren behin betiko onarpena egitea izango da hizpide.