Euskotrenek indartu egingo du trenen gaueko zerbitzua asteburuan

GARAÑO OIARTZUN.

Asteburu honetan, larunbatetik igandera bitarteko gauean Lasarte-Oria -Hendaia artean ordubetez behingo tren zirkulazioa eskaintzen duen ohiko zerbitzua indartu egingo da, gau osoan Amara eta Oiartzun artean zirkulatuko duten tren bereziekin. Amara-Altza arteko zerbitzua larunbatetik igandera bitarteko gauetako eta jaiegunetako ohikoa izango da, ordubetez behingo tren zirkulazioekin.

Halaber, igandeko gauean (22tik 23ra) ordubetez behingo tren zerbitzu berezia eskainiko da Lasarte-Hendaia linean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia erabil dezakete. Euskotreneko langileen zerbitzua duten geltokietan eta geralekuetan ere jaso dezakete informazioa, eta baita www.euskotren.eus webgunean, twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta Euskotrenen APP ofizialean ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos