Euskaraldiarekin bat egin du Oiartzungo Udalak

GARAÑO OIARTZUN.

Uztaileko ohiko udalbatzarrean Euskaraldia egitasmoarekin bat egitea onartu zuten ahobatez EH Bilduk eta EAJk. Erakunde bezala konpromisoak hartzeko prest agertu da Oiartzungo Udala, eta herritarrak parte hartzera gonbidatzeko bitartekoak jartzera.

Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziaren arabera, «erronka honek ilusioa piztu digu, baina konpromisoak eskatzen dizkigu norbanako eta udal gisa. Euskarak etorkizuna izan dezan, denon konpromisoa behar du».

Euskaraldia Euskal Herri osoan azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ekimen bat da. Euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu nagusia eta 16 urtetik gorako herritar guztiei egin zaie deia bertan parte hartzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos