Secciones
Servicios
Destacamos
GOIZARIN
OIARTZUN.
Sábado, 30 de marzo 2019, 00:48
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Pasa den asteburuan jokatutako bederatzi partidekin amaiera eman zitzaion Euskal Herriko pala txapelketa irekiko sailkapen faseari eta asteburu honetan hasiko dira kanporaketak. Eta burututako partidei dagokienez, denetatik ikusi zen Madalensoro frontoian: partida onak eta orekatuak nahiz emoziorik gabekoak, emaitza aldetik orekarik ez zelako egon.
Orekatuen artean, aipatu behar dira 3. Mailan jokatutakoa Ituarte-Manzisidor eta Santamaria-Etxeberria bikoteen artean, non aurrenak 25 eta 22 irabazi zuen; Berasaluze- Barinagarrementeria bikoteak 25 eta 21 irabazitakoa Arruti-Esoain bikoteri, edota Etxabe-Uribarri bikoteak 25 eta 21 Loidi eta Borrero bikoteari irabazitakoa.
Beste partida interesgarria 2. Mailan jokatu zen. Iriarte-Gamio bikoteak 25-23 hartu zuen mendean Etxenagusia- Urreaga bikotea. Azkenik, nabarmendu behar da 3. mailan Arruabarrena anaiek berriro irabazi egin zutela 25-12 eta hurrengo kanporaketan parte hartuko dutela. Bukatzeko, Mitxelena-Berebide bikote oiartzuarrak 14 tanto baino ez zituen egin Ormazabal-Goibure bikotearen aurka baina aurreko partida irabazia zuenez, hau ere kanporaketa jokatzeko sailkatu da.
Hona hemen pasa den asteburuko emaitza guztiak: 2. Mailan, Ormazabal - Goiburu 25-14 Mitxelena - Berebide; Mitxelena - Luarizaierdi 25-11 Elizasu - Elizasu; Iriarte - Gamio 25-23 Etxenagusia - Urreaga; 3. Mailan, Carrera - Otxoa 16-25 Iribar - Iribar; Arruabarrena - Arruabarrena 25-12 Arregi - Maiza; Loidi - Borrero 21-25 Etxabe Uribarri; Berasaluze - Barinagarrementeria 25-21 Arruti- Esoain; Santamaria - Etxeberria 22-25 Ituarte - Manzisidor eta Lozano - Ferreiro 25-17 Martinez - Urigoitia.
Arestian aipatu den moduan, asteburu honetan hasiko da kanporaketa fasea hamaika partidekin. Interesatuek larunbat goiz nahiz arratsaldez eta igande goizean gerturatu beharko dute. Beti bezala, sarrera doan izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.