Euskal Herriko pala txapelketa irekiaren azken jardunaldia

Zutik, Etxeberria, Etxarri, Maiz epailea, Flores eta Bela. Makurtuta, Etxebeste, Aranguren, Asteasuinzarra eta Azpiroz. /  GOIZARIN
Zutik, Etxeberria, Etxarri, Maiz epailea, Flores eta Bela. Makurtuta, Etxebeste, Aranguren, Asteasuinzarra eta Azpiroz. / GOIZARIN

Zazpi partida izango dira Madalensoron larunbat eta igande goizean

GOIZARIN

Euskal Herriko pala txapelketa irekiaren beste jardunaldi bat jokatu zen pasa den asteburuan Madalensoron, bederatzi partida hain zuzen. Horien artean hiru bikote oiartzuar aritu ziren, hirurak hirugarren mailan, baina soilik batek lortu zuen bere partidua irabaztea, hain zuzen Getariak eta Juanesek osatutakoa. Herriko bikoteak partida txukun eta serioa jokatu ondoren, 25 eta 11, erraz hartu zuen mendean Loidi eta Borrero bikotea. Hortaz, hurrengo kanporaketarako sailkatuta daude.

Beste bi bikote oiartzuarrek, Flores-Bela eta Azpiroz-Asteasuinzarra, galdu egin zituzten beraien partidak Etxeberri-Etxarri eta Etxebeste-Aranguren bikoteen aurka. Aipatu behar da Asteasuinzarrak Mitxelenaren ordez jokatu zuela haren lesioa tarteko eta txapelketatik kanpo gelditu direla.

Flores eta Belaren kasuan, berriz, beste aukera bat gelditzen zaie sailkatu nahi badute. Gainontzeko partidetatik bi aipatu behar dira: bata bigarren mailan Ormazabal eta Goiburuk eta Barbulo Labordek jokatutakoa eta lehenengoak 25 eta 23 irabazi zutena. Eta bestea, lehengo mailakoa, Salaberria eta Huegunek, iazko txapeldunak, ordu eta erdiko partidu orekatu batean 25 eta 20 irabazi zioten Epelde eta Bikutze bikoteari.

Hona hemen emaitza guztiak: 3. Mailan, Etxebeste-Aranguren 25-11 Azpiroz-Mitxelena; Etxeberria-Etxarri 25-13 Flores-Bela; Getaria-Juanes 25-11 Loidi-Borrero; Aizpurua-Ruiz 08-25 Becana-Soria; Pujana-Pagoaga 25-10 Izagirre-Cuesta; Askaiturrieta-Juaristi 15-25 Martija-Galarraga; 2. Mailan, Ormazabal-Goiburu 25-23 Barbulo-Laborde; Loidi-Beloki 25-23 Alustiza-Etxebeste.

Eta asteburu honetan ere izango dira partidak Madalensoron, zazpi hain zuzen ere, larunbat eta igande goizean. Beti bezala, sarrera doan izango da.