Euskal Herriko Bote Luzeko IV. Txapelketak baditu finalistak

Bizkaia taldeko kideak. / GOIZARIN
Bizkaia taldeko kideak. / GOIZARIN

GOIZARINOIARTZUN.

Pasa den asteburuan, Euskal Herriko Bote Luzeko IV. Txapelketari dagozkion aurre finalak jokatu ziren. Berrizeko Berrizburu plazan, Bizkaia nahiko erraz nagusitu zen, 9-2 Gipuzkoa 1-en aurka. Horrela pronostikoak bete ziren eta finalean izango dira bizkaitarrak.

Senpereko Gaintxiki plazan, berriz, Iparralde 2 eta Gipuzkoa 2 izan ziren leian. Lapurtarrak 1-0 jarri ziren aurretik baina gipuzkoarrek buelta eman zioten markagailuari eta 1-6 jarri ziren. Iparraldekoak saiatu ziren, markagailua orekatuz baina ezin izan zuten hegoaldekoekin. Hortaz, 4-6 izan zen azken emaitza.

Gauzak horrela, bizkaitarrek eta gipuzkoarrek jokatuko dute aurtengo finala, Berrizen.