Euskal Herriko III. Bote Luze Txapelketa abian da

Oiartzun taldeko kideak aurreko jardunaldian. /  GARAÑO
Oiartzun taldeko kideak aurreko jardunaldian. / GARAÑO

Giro ederra sortu zen Oiartzungo Beko Plazan

GARAÑO OIARTZUN.

Pasa den asteburuan jokatu ziren txapelketako 1. Jardunaldiko partidak eta emaitzak honakoak izan ziren.A multzoan larunbatean jokatu zen partida Sarako Errugbi zelaian eta Iparralde III-k Iparralde II-ri irabazi zion 9 eta 1. Larunbatean, baita ere, beste partida bat jokatu zen Berrizko Berrizburu plazan eta bertan Bizkaiak 9-2 irabazi zion Gipuzkoa Bat-i.

B multzoko partidari dagokienez, Oiartzungo Beko Plazan jokatu zen: Gipuzkoa Bi 9 / Iparralde I 1. Iparralde IV eta Nafarroaren arteko partida atzeratu egin zen.

Asteburu honetan izango dira txapelketako 2.jardunaldiko partidak eta hauek dira: A multzoari dagokionez, larunbatean, hilak 15 goizeko 10:30etan izango dira partidak. Bat Itsasun izango da, Elizondoko plazan eta bertan Iparralde III (Itsasu-Lapurdi) eta Bizkaia elkarren aurka arituko dira. Egun eta ordu berean baina Oiartzunen, Beko plazan Gipuzkoa Bat Iparralde II ren (Sara-Lapurdi) aurka arituko da. B multzoari dagokionez, berriz, lehen partida larunbatean izango da goizeko 12etan Oiartzungo Beko Plazan. Bertan Nafarroa eta Gipuzkoa Bi ren aurkako partida izango da. Igandean, hilak 16, goizeko 11:00etan, aldiz, Senpereko plazan jarri dute zita eta partida hau izango da ikusgai: Iparralde I (Senpere-Lapurdi) / Iparralde IV (Donapaleu-Behenafarroa).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos