Euria eginagatik, animatu zen jendea Euskal Jai berezira

Dantzatu ondoren, indarberritu behar hamaiketako bikainarekin. /
Dantzatu ondoren, indarberritu behar hamaiketako bikainarekin.

XXIX. Sagardo dastaketak arrakasta izan zuen arratsalde partean

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Eguraldia lagun ez izanagatik, atzo ospatu zen Euskal Jai berezia Oiartzunen. Goiz goizetik egitarau oparoa iragarrita bazegon ere, zenbait ekimen bertan behera geratu ziren atertzen ez zuelako.

Euskal Jai bereziari herriko dan-tzari gazte eta trikitilariekin eman zitzaion hasiera. Eguraldi kaxkarrari muzin egin eta Kontzejupean dantzatu zuten suelto. Kirolariak ere goiz mugitu ziren eta eskuz pilotan jokatzen ikusteko parada eskaini zuten.

Eta goiza atertzen zihoan neurrian, bisitariak Doneztebe plazara gerturatzen hasi ziren. Hortaz, goizari amaiera emateko erromeria familian ospatu zuten, Herri Musika Txokoaren eskutik.

Arratsaldean ere festa giroa nagusitu zen. Lehendabizi, haurren-tzako puzgarriak, tailerrak eta txokolate jatea izan ziren, Euskal Herria plazan. Gero, Olarri Dantza taldeak ikuskizun aparta eskaini zuen, herriko plazan. Eta arratsaldeko 18:00etan eman zitzaion hasiera sagardo dastaketari, XXIX. edizioari, bertsolari gazteen bertso dotoreekin. Eta Oiartzungo plazara bertaratu ziren lagunek 14 sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera paregabea izan zuten, pintxo goxo askoak bapo jaten zituzten bitartean.

Azkenik, eguna borobiltzeko Ira-tzar taldearen berbenarekin gogotik egin zuten dantza oiartzuarrek.

Pala eta karaokea, Ikastolan

Jarrera osasuntsuak sustatzeko eta gaztetxoentzako alternatibak eskaintzeko asmoz, Haurtzaro Ikastolan antolatutako pala txapelketak arrakasta izan zuen. Era berean, Karaokea burutu zen, bertako areto nagusian. Kuadrillategiren ekimenak izan zuen jarraitzailerik atzokoan.

 

Fotos

Vídeos