'Etorkizuneko lihoa ehuntzen', Haurtzaro Ikastolako Txinpart aldizkariaren 70. alea

Haurtzaro Ikastolako gaztetxoek Egiptora egin dute salto. / GOIZARIN
Haurtzaro Ikastolako gaztetxoek Egiptora egin dute salto. / GOIZARIN

Ostiralean zabaldu duten aldizkarian neguko solstizioko ospakizunen argazki eder askiak ikus daitezke erdiko orrietan

GOIZARIN OIARTZUN.

Dagoeneko argitaratu dute Haurtzaro Ikastolaren Txinpart aldizkariaren 70. alea, 18-19 ikasturteko lehenengoa. Seguruenik, bati baino gehiagori luze egingo zitzaion itxaronaldia, orain arte Gabonetako oporraldiaren aurretik jaiotzen baitzen lehenengo alea. Oraingoan, ordea, oporren ondorengo egunetara atzeratu dute Haurtzarokoek. «Hausnarketa saio baten ondoren, eta urtean bi ale argitaratzen ditugunez, egoki ikusi dugu argitaratze tarteak berdin-tzea», zehaztu du Aritz Gonzalez Haurtzaro Ikastolako zuzendariak.

Berrogei eta lau orriz osatua, hirurogeita hamarren ale hau kolorez eta bizipenez josia dator, Ikastolako komunitatearen inguruko eduki oso interesgarriekin. Hasteko, lehendakari berriaren lehenengo adierazpenak aurkituko ditu irakurleak. Izan ere, Asier Bergaretxek, hiru urte ondoren, lehendakari kargua utzi du eta, haren ordez, Iñaki Uzkudun da Haurtzaro Ikastolako lehendakari berria.

Beste kontu batzuk ere aipatzen dira ale berri horretan: hala nola, Haur Hezkuntzako proiektua, Haur Eskolako otorduak, jantokiko zerbitzua eta 3 urteko haurren egoki-tzapena, besteak beste.

ElkarMaker proiektua

Ikasturte honetan ere «berrikun-tzak ditugu gure artean eta horren erakusgarri da LH 3ko, DBH 3ko eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleak biltzen dituen ElkarMaker proiektua», adierazi du zuzendariak. «Berrikuntzen artean ere ezin ahaztu gure egunerokotasunean oso ezaguna egiten ari zaigun Alexia», gaineratu du Gonzalezek. Komunikazio eta kudeaketarako tresna berri horren nondik norakoak ale berrian topatuko ditu irakurleak.

Beste alde batetik, Haurtzaro Ikastolako beka sistema propioaren berri ere badator neguko alean. «Azkenaldian bolo-bolo dabil ikastolek segregatzaileak garela eta diskurtso horren aurrean argi adierazi nahi dugu Haurtzaro Ikastolan integrazioa bilatzen dugula. Gure finan-tzaketa eta bideragarritasuna bermatzeko, zoritxarrez, kuotak jar-tzera behartuta gaude, baina argi utzi behar da, denon elkartasunari esker, kuotak ez direla inongo oztopo Haurtzaro Ikastolara etortze», azpimarratu du Haurtzaro Ikastolako zuzendariak.

Erdi Aroko altxorrak

Eta aurreko Txinpartetan egiten zen modura, 3 urtetik hasi eta 16 urte bitarte hiruhileko honetan ikasleek jorratu duten gairen bat jaso dute ale berrian, hala nola: udazkenaz gozatzen; garraioa; ginkana; Erdi Aroko altxorrak ezagutzen; Ikastolatik Egiptora!; Ameriketara joan nintzen; zientziatik artera, artetik gure jakintzara; Haziak: Laguntasuna; Érase una y otra vez...; artzikirola; kontzeptualizazioa lantzen argazkien bidez; 'Walikale Webquest: zure mugikorrak ezkutatzen duena' lehiaketa; Bidasoako jaitsiera 2018; geure burua maite dugu.

Bukatzeko, ikastolan hain garran-tzitsuak diren beste gai batzuk ere ekarri dituzte orri horietara: Eskolaz kanpoko ekintzak; Euskaraldia; Top@Dipc: zientziarekin solasean; Erronka 2018; ikasturte berriari leihoak; zorionak idazle gazteei.