
Hoy concluye tu prueba gratuita
Navega sin límites con nuestra oferta de lanzamiento durante este fin de semana
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Si te gusta, on+ es mucho más
¿Quieres seguir navegando sin límites?
OFERTA DE LANZAMIENTO
Suscríbete ahora y disfruta2 MESES GRATIS
Precio de la suscripción 4,95€/mesElizalde Herri Eskola izan da 2017/2018 ikasturtean Oarsoaldeko Eskola Kirolako jardunaldietara bizikletaz desplazamendu gehien egin dituen ikastetxea. Hori dela eta, herenegun, Eskola Kirolako mugikortasun berdearen inguruko sari banaketa Elizalden bertan egin zen eta hezkuntza komunitateak bi bizikleta jaso zituen, sari gisa.
Oarsoaldeko Eskola Kirolera joateko desplazamenduak berdeak sustatzeko ahalegina egiten ari dira azken urteetan eskualdeko lau udalak eta Eskola Kirolako arduradunak. Azkeneko ikasturtean desplazamenduen ia erdiak (%49,57) hala izan dira: garraio publikoan, kotxe partekatuan edo bizikletan egindakoak. Bizikletan egindako desplazamenduak aurreko ikasturtetik igo egin dira: %3,32tik %6,19ra.
Eskualde mailan, Lezo Herri Eskolako Peio Munduate ikaslea izan da desplazamendu iraunkor gehien egin dituena eta Pasaiako Karmengo Ama izan da ikastetxe gisa iraunkorrena. Eskola Kirolako jardunaldietara joateko mugikortasun iraunkorraren hautua egin duten ikasle guztien artean egindako zozketan, Orereta Ikastolako Mara Albistur izan da bizikletaren sariduna.
Ekitaldian, Ibon Mendoza Elizalde Herri Eskolako irakaslea aritu zen aurkezle lanetan. Elizalde Dantza Taldeko ikasleek Aurreskua dantzatu zuten sari-banaketaren aurretik. Sariak Ion Treku eta Arkaitz Angiozar Oiartzungo eta Lezoko Kirol teknikariek, Iñaki Pikabea Oiartzungo zinegotziak eta Eva Getaria Elizaldeko Eskola Kirolako koordinatzaileak banatu zituzten.
Ikasturtean zehar Eskola Kirolako jardunaldiren batera bizikletaz joan diren Elizaldeko ikasle guztiek opari bana jaso zuten: bizikletarentzako argia.