Eskola kirola egitasmoaren aurkezpena bihar goizean

GARAÑO OIARTZUN.

Aurtengo ikasturteko eskola kirola programako datuen aurkezpena egingo dute bihar goizeko 10:30ean Errenterian. Bertan Jon Txasko (Errenteriako kirol zinegotzia), Lore Suárez (Pasaiako kirol zinegotzia), Irlentz Ortega (Lezoko kirol zinegotzia) eta Enekoitz Markos (Oiartzungo kirol zinegotzia) hartuko dute parte.

Denboraldi amaiera

Lartaun zikloturista txirrindulari K.E 2018 denboraldi amaierako afaria datorren azaroaren 17an egingo dute Tolare jatetxean. Bertara joan nahi duenak azaroaren 13a baino lehen jakinarazi beharko du, elkarteko zuzendaritzako kideari deituz, 665 724577 edo 605 706610 telefonotara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos