Errotaren historia jorratuko dute gaur Alvaro Aragon eta Alex Roteta hizlariek

Yurrita errotan buruturiko bisita gidatu bat. / GOIZARIN
Yurrita errotan buruturiko bisita gidatu bat. / GOIZARIN

Larunbatean aldiz, Tren Berdean Arditurriko meategietara joateko aukera izango da

GOIZARINOIARTZUN.

Ondarearen Mahaiaren laguntzaz, Oiartzungo Udalak bi hitzaldi antolatu ditu, biak erroten historiari lotuak. Alvaro Aragon historialariak 'Artoa Oiartzunen' gaia aztertuko du, artoa bertaratu zenetik orokortu zen arte (XVII-XIX. mendeak); bestalde, Alex Roteta errotariak 'Gipuzkoako errotak' izango ditu hizpide. Saioa Yurrita errotan (Ugaldetxo) izango da gaur 19:00etan.

Bestalde, larunbatean, Tren Berdean Arditurriko eremua ezagutzeko aukera izango da, baita meategiak ere prezio berezian. Hiru irteera egingo ditu trenak Pagoaldetik: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Aldez aurretik erreserba egin beharko da 943495069 edo 688895068 telefonoan edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita.