Erromeria Egunarekin amaituko dira gaur Iturriozko festak

Iazko Erromeri Eguneko bazkaria. / KOXKO
Iazko Erromeri Eguneko bazkaria. / KOXKO

KOXKOOIARTZUN.

Iturrioztarrak jaietako azken egunera iritsi dira. Astebetez ederki disfrutatu dute auzoko festekin eta agur esateko eguna ailegatu zaie. Baina, gaurko San Inazio eguna ere ez da makala izango, ekitaldiz josia baitator.

Goizeko 9:00etan goiz eresia izango da auzoan zehar Oiartzungo Lartaun Txistulari Taldearekin. Jarraian, 12:30ean giza froga izango da, Emarriko emakumeek gogor lehiatuko dute. Parte hartuko dute Araitz Elgetak, Eneritz Arbelaitzek, Eneritz Gartziak, Izaskun Urrestarazuk, Olatz Mitxelenak, Ane Oskozek, Eider Arcok eta Marina Del Riok. Aurkariak izango dira Xabier Irazoki, Aritz Leonet, Josu Leonet, Aingeru Arruti, Jon Bengoetxea eta Hodei Lujanbio.

Jaiak ezin dira benetako jaiak izan ez badago herri bazkaririk, eta iturrioztarrek horretarako izango dute gaur aukera paregabea. Eguerdiko 14:00etan, Erromeria Soroan eta paella goxoa jateko aukera. Erromeria izanik, baserritarrez janztea eskertuko du Festa batzordeak. Bazkal ostean, euskal preso eta iheslarien aldeko bingoa. Arratsaldeko 20:00etan, 'Bide-Batez' musika taldeak dantzan jarriko ditu iturrioztarrak. eta 21:00etan hasita, bokata goxoak afaltzeko aukera izango da.

Jaien azken txanpan musika eta zezensuzkoa izango dira protagonista. Horrela, gaueko 22:30ean, 'Bide-Batez' musika taldearekin dantzaldiaren jarraipena. Gauerdian, Zezensuzkoa eta festei bukaera egokia emateko, kalejira auzotik barrena. Festak ongi amaitzeko 'Bide-Batez' musika taldearen azken emanaldia.

Temas

Jaiak