Errenterian igandean izan zen eraso matxista gaitzetsi dau

GARAÑO OIARTZUN.

Atzo Errenterian mugimendu feministak antolatu zuen elkarretaratzean parte hartzu zuten Oiartzungo Udalak. Joan den igandean Errenterian eraso matxista bat gertatu zela jakin dute. Gure eskualdean ezagutu dugun azken eraso matxista hau gaitzetsi nahi izan dute eta argi adierazi Oiartzunen bezala gure inguruan zero tolerantzia izango dela erasotzaile matxistekin.

Eraso hau salatzeko, Oreretako Mugimendu Feministak atzo, 'Erasorik ez erantzunik gabe' goiburuarekin elkarretaratzea egin zuen Niessen merkatalgunean, 19:30ean. Errenteriako Udalak egin duen modu berean, Oiar-tzungo Udalak ere bat egin du mugimendu feministaren deialdiarekin eta oiartzuarrek Errenterian izango den elkarretaratzean parte hartu zuten.

Bide batez, Oiartzunen indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei jakinarazi nahi diete Oiartzungo Udalak bere esku dauden baliabideak dituela haien esku.

 

Fotos

Vídeos