Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia oiartzuar guztiei

Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Jueves, 19 de abril 2018, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herritarrek Administrazioarekin duten harreman oro euskaraz izateko aukera eduki behar lukete, eta bide horretan pauso bat da errenta aitorpena euskaraz egitea. Aurten ere Udala eta Ttur-ttur Euskaltzaleon bilgunea kanpaina egiten ari gara, UEMArekin batera, oiartzuarrek errenta aitorpena euskaraz egin dezaten. Iaz, errenta aitorpena egiten zuten oiartzuarretatik %36,17 izan ziren euskaraz egin zutenak.

Urtez urteko datuak begiratuta, errenta aitorpena euskaraz egiten duten oiartzuarren kopurua asko igo da 2004tik. Urte hartako aitorpeneko datua begiratuz gero, %6,2 ziren aitorpena euskaraz egiten zuten oiartzuarrak. Eta 2016ko aitorpenetan, aldiz, %36,17 izan ziren. Hala ere, iaz beherakada ttiki bat izan zen errenta aitorpena euskaraz egin zuten oiartzuarren artean: duela bi urte %36,61 izan baitzen kopurua (alegia %0,44 gutxiago).

Kopurua gutxi gorabehera mantentzen den arren, oraindik ere herritar asko dira diru-kontuak gaztelaniaz egiten dituztenak eta herritar horiei bereziki dei egiten diegu pausoa eman dezaten. Izan ere, Eustaten datuen arabera oiartzuarren %73,9 da euskalduna eta %16 ia euskalduna. Oiartzungo euskararen ezagutza eta errenta aitorpeneko erabileraren arteko aldea nabarmena da.

Modalitate guztietan

Bestetik, errenta egiteko modalitateari dagokionez, geroz eta gehiago dira etxean autolikidazio proposamena jasotzen dutenak. Horregatik, bereziki nabarmendu nahi dugu autolikidazioa euskaraz jasotzea eska dezakeela herritarrak inolako arazorik gabe.

Urteroko moduan zenbait euskarri erabiliko ditugu kanpainan. Herriko finantza erakundeek eta aholkularitzak babesa eman diote aurten ere kanpainari, eta honenbestez, euren bulegoetan jarrita izango dituzte kartelak kanpainak irauten duen bitartean. Udalak eta Ttur-tturrek eskerrak eman dizkiete Laboral Kutxa, Kutxabank, Nafarroako Rural Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, La Caixa, BBVA, Lurgintza nekazarien kooperatiba eta Zubillaga aholkularitzari emandako babesagatik

Errentaren kanpaina ekainaren 30era arte luzatuko da Gipuzkoan. Honenbestez, oraindik aitorpena euskaraz egiten ez duten herritarrak animatu nahi ditugu pauso hori ematera.

Lurgintza bulegoa

Lurgintzak aurten ere errenta aitorpena egiteko bulegoa jarriko du Fermiñenen -beheko solairuan-. Lehenengo sektoreko profesionalei eskaintzen zaien zerbitzua da. Astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara irekiko da bulegoa. Aldez aurretik txanda hartu beharko da 943 81 14 31 telefono zenbakira deituta.

Gogoratu euskaraz egin daitekeela errenta aitorpena modalitate guztietan, eta lehenengo sektoreko profesionalak ere hala egitera animatu nahi ditugu Udaletik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios