Erraldoiak sortzeko tailerra gaur, Soinuenean

GOIZARIN OIARTZUN.

Gaur arratsaldeko 17:00etan hitzordu polita dute herriko ttikienek Soinuenean (Ergoien auzoan). Izan ere, erraldoiak sortzeko tailerrari jarraipena emango diote Abaraxkako lagunek gidatuta. Hirugarren saio horretan, erraldoien egurrezko egitura landu eta muntatuko dute Musika Txokora gerturatzen diren kide guztien artean.

Bestalde, bihar arratsaldean Albokarien topaleku bihurtuko da Elizalde auzoa. Arratsaldeko 16:30ean herriko albokariek herriko bazterrak musikaz zipriztinduko dituzte.