Enpresa Eurohirian sortu edo finkatu nahi dutenentzat topaketa bihar Hendaian

M.P. LEZO.

Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziak pertsona sortzaileentzat mugaz gaindiko topaketan parte hartuko du ostiralean Hendaian. Sortzea jardun pertsonala da eta dinamismoa nahiz borondatea eska-tzen ditu, bereziki, gure mugaz gaindiko sektorean, prozedurak desberdinak baitira. Dena den, erakunde askok, besteak beste, Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziak lanean dihardute, arazoaz jakitun izanik. Aurrekoaren harira, ideiatik hasita proiektua gauzatu arte laguntza izan dezakete enpresariek.

Donostia-Baiona Eurohiriaren eremuan Oarsoaldearen kokapen estrategikoari esker, mugaz gaindiko zaletasuna duten proiektuak bultza eta har daitezke. Lurralde honen kide diren erakundeen artean lankidetza dago eta lanaren emaitza modura mugaz gaindiko topaketa hau egingo da. Bertan Eurohirian enpresak sortzen adituak diren erakundeek parte hartuko dute, lurraldean kokatu nahi duten pertsona sortzaileei berri eman eta laguntzeko.

Sergio Ekiza Oarsoaldeako lehendakariaren esanetan, Garapen Agentziak mugaz gaindiko topaketa honetan esku hartuko du. Hendaiako Club House Ondarraitz izenekoan antolatu da bihar 14:00etatik 18:00etara. Jardunaldiak, batetik, mugaz gaindiko harremanak eta sortzaile-tza bultzatzen laguntzea eta, bestetik, sortzeko lurralde bezala Oarsoaldeko eskualdearen irudia zabaltzea du xede.

Ekitaldiari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, honako web orrian kontsulta daiteke: www.oarsoaldea.eus.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos