Enpatikonomia, empresentazko jardunaldia aste honetan egingo da

Enpresen erantzunkizun soziala osatzen duten faktoreak eta joeren berri izango dute bertaratzen direnek

GARAÑOOIARTZUN.

Enpatikonomia izeneko jardunaldia izango da ostegunean Errenteriako Tknika Lanbide Heziketaren berrikuntza eta ikerkuntza zentroan. Jardunaldi honetan enpresen erantzukizun soziala osatzen duten faktoreak eta gure eskualdean nahiz eskualdetik kanpora zabaltzen ari diren joerak eta lan-tzen ari diren planak ere ezagutuko dira.

Besteak beste, jorratuko diren gaiak honako hauek izango dira: Nazio Batuen Batzar Orokorrak zehaztu zuen Agenda 2030 ezagutuko da, Garapen Iraunkorrerako 17 helburu dituena eta munduko herri guztiek 2030 urterako betetzeko konpromezua hartu dutena. Hizkuntzen kudeaketa egokiak betetzen duen papera aztertuko dute, adibide eta esperientzia konkretuen berri izango dute bertaratzen diren enpresetako ordezkariek.

Engaiatu metodologia Errenteriako enpresa txiki eta merkataritza-establezimenduek ingurunea eraldatzeko duten ahalmena neurtzeko eta balioan jartzeko garatu da. Jardunaldian bertan lortutako emaitzak ezagutzera emango dira.

Arduraz jokatzen duten enpresen ikusgarritasuna areagotzea da helburuaBesteak beste, hizkuntzen kudeaketa egokiak betetzen duen papera aztertuko dute

Joera berritzaile hauek Oarsoaldeko gero eta enpresa gehiagoren agendan txertatzeak berebiziko garrantzia du bertako espazio sozio-ekonomikoa eguneratu eta indartzeko.

Pasa den urtean antolatu zen lehenengo aldiz jardunaldia Nola izan enpresa erakargarri XXI. Mendean? Erantzukizun soziala eta elkarlana izenburupean. 50 lagunek elkarlanean eta mahai-inguruetan gai desberdinak jorratzeko aukera izan zuten.

Jardunaldi hauen helburua, arduraz jokatzen duten enpresen ikusgarritasuna areagotzea eta haien arteko elkarlana sustatzea ere bada.

Jardunaldian parte hartzeko interesa dutenek, Oarsoaldea Garapen Agentziara deituz (943 494 129 Komunikazio Saila) edo emaila bidaliaz (komunikazioa@oarsoaldea.eus) eskuratu dezakete gonbita.

Besteak beste, Julen Mendoza (Errenteriako alkatea) eta Iñaki Mujika Aizpurua (Tknikako zuzendari exekutiboa), Arantza Acha de la Presa (Unesco Etxearen zuzendaria), Karmelo Ayesta Sagarduy (Eratuz, Koop. Elk.), Aitziber Salaberria Arregi (Elhuyar Fundazioko teknikaria) eta Garikoitz Agote Alberro (Gipuzkoako Foru Aldundiko Industria Sustapeneko zuzendaria) izango dira hizlariak.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Sailak, Errenteriako Udalak, Lezoko Udalak, Oiartzungo Udalak eta Pasaiako Udalak antolatu dute jardunaldiaren bigarren edizio hau.

Jardunaldia, lan-munduko eragileak sentiberatzeko euskaraz, S.A. ekimenaren barruan kokatua dago eta Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, izena ematera animatu nahi ditu gai hauen inguruan interesa izan dezaketen enpresei. Jardunaldiari buruzko informazio gehiago hemen: https://www.euskarazsa.eus/es/hasiera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos