Txapelketan ari diren bikote batzuk Antton Toledo epailearekin. GOIZARIN

Emakumezkoen txapelketari hasiera eman zaio, Euskal Herriko Pala Txapelketa irekian

Asteburu honetan beste beste jardunaldi berri bat jokatuko da eta finalak maiatzaren erdialdean jokatuko dira

GOIZARIN

OIARTZUN.

Viernes, 25 de marzo 2022, 00:11

Pasa den asteburuan eman zitzaion hasiera emakumezkoen Euskal Herriko pala txapelketa irekiari, Madalensoron sei partidu jokatu zirelarik. Aurtengo edizioan hamabi bikote arituko dira jokoan eta, gizonezkoek egin duten moduan, lehendabizi ligaxka bat jokatuko dute lau multzotan banatuta eta bakoitzetik bi lehen sailkatuak kanporaketak jokatzera pasako dira.

Publicidad

Bergara, Deba, Zumaia, Astigarraga, Pasaia eta Donostiako pilotariak animatu dira aurtengo txapelketan parte hartzera. Bi izan ezik, bikote gehienek aurreneko aldiz jokatuko dute Madalensoron, «baina gogotsu ekin diote txapelketari eta lehia estua eta joko polita eskaintzea espero dugu», adierazi du Martxel Toledo antolatzaileak.

Gizonezkoen mailan, berriz, bost partidu jokatu ziren, kanporaketari dagokionak. Horien artean, Oiartzungo Arruabarrena anaiek osatutako bikoteak 25 eta 15 irabazi zien Agirre-Lete andoaindarrei eta hurrengo kanporaketa jokatzeko sailkatu dira.

Hona hemen emaitza guztiak: emakumezkoen sailean, Fernandez-Aizpuru 25-16 Agirrezabal-Aranburu; Torres-Garate 07-25 Mendizabal-Aizpuru; Otaegi-Eizmendi 15-25 Eizmendi-Balerdi; Adrian-Txintxurreta 21-25 Arraras-Eldua; Rekalde-Anza 15-25 Rosa-Elezgarai eta Adrian-Txintxurreta 18-25 Olano-Karrera.

Gizonezkoen sailean, 3. mailan Arruabarrena anaiak 25-15 Agirre-Lete; Zendoia-Ruiz 25-21 Caballero-Olazabal; 2. mailan, Lizaso-Aldalur 17-25 Berho-Oria eta Martija-Matxain 16-25 Asiain-Vertiz. Azkenik, 1. mailan, Aizpuru-Epelde 25-14 Arriaga-Garalde.

Publicidad

Mitxelena-Asteasuinzarra

Asteburuan beste jardunaldi berri bat jokatuko da eta, besteak beste, larunbat arratsaldean, Mitxelena-Asteasuinzarra Oiartzungo bikotea arituko da Nuin-Ferreiro Donostiako bikotearen aurka.

Gogoratu, partiduak larunbat goizez nahiz arratsaldez eta igande goizetan jokatzen direla Madalensoron. «Maiatza erdialdean jokatuko dira finalak», zehaztu du Toledok.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad