Emakume batek bidegorrian izandako erasoa salatu du

Salaketa jarri du emakumeak eta Udaltzaingoa lekuekoekin harremanetan dago

GARAÑO OIARTZUN.

Emakume batek bidegorrian izandako erasoa salatu du. Pasa den astean izan zen erasoa, abenduaren 23an Oiartzungo bidegorrian. Oiartzungo Feministen Asanbladak eman du albistearen berri. Abenduaren 23 ilunabarrean izan zen eraso matxista. Hain zuzen ere, Alcampo eta Matteo jatetxearen arteko bidegorri zatian erasotu zuten emakumea.

Erasoa jasan zuen emakumeak salaketa jarri du. Oiartzungo Udaltzaingoa lekukoekin harremanetan dago eta haien testigantzak jasotzen ari da. Ikerketan lagungarri izan daitezkeen daturik edonork badu asko eskertuko dute.

Ikastaroa KZ gunean

Asteartean hasiko da ikastaroa Madalensoroko KZ gunean. Bertan, nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasteko 20 orduko ikastaroa egongo da. Goizez izango dira saioak, hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera izango dira, goizeko 9etatik 11etara.